Irudi batek mila hitzek baino balio handiago badu, bideo batek milioi baten balioa duelako

Enpresa sektorean oinarritutako ikus-entzunezko komunikazio agentzia da Acento Comunicación. Disziplina-anitzeko kideez osatuta, ikus-entzunezko orotariko materiala eskaintzen dugu, bideoetatik hasi eta diseinu grafikora arte.

Bezero bakoitzari neurrira egindako prozesuaren pausu guztietan lagunduz, eta hasierako estrategiari garrantzi handia emanez. Izan ere, oinarri on batekin arrakasta lortzea askoz errazagoa da.

Azken finean, Acento comunicación-en, gure bezeroak komunikazioaren bidez emaitza hobeak lortzea nahi dugu.

Eskatu aurrekontua eta lehenbailehen erantzungo dizugu.

Gure bezeroen hitzetan

“Acento definitzen duen ezaugarrietako bat azkartasuna da. Taldeak bezeroaren zerbitzura jartzeko duen azkartasuna eta erraztasuna, eta egoera aztertuz emaitza hoberena eskaintzeko duen gaitasuna asko baloratzen ditut.”

“Hasieratik lan egin dugu Acento-rekin eta esperientzia ezinhobea izan da. Gure ordutegietara moldatzeko ahalmena asko balioesten dugu; gure aldetik denbora minimoa eskaini eta beraiek egiten dute beste guztia. Azkar egiten dute lan, aste batean bideoak prest daude, aldaketak eta guzti eta gainera, prezio lehiakorrekin.”

“Taldearen kalitatea, sormena, eraginkortasuna eta, batez ere, beraien profesionaltasunak ematen didan segurtasuna asko estimatzen dut.”

“Gure bezeroen web orrietako argazkiak egiteko erabiltzen dugu Acento donosTIK-en. Beti ulertzen dute behar duguna. Lana akats-gabea da, bizkorra eta prezio onean. Talde fidagarria da eta hornitzailea ez ezik, balorea eta seriotasuna eskaintzen duen aliatua ere bada.”

“Gehien baloratzen duguna gertutasuna eta konpromisoa da. Batera lanean daramatzagun urte guztietan, beti egon dira prest behar izan dugunean eta erantzun azkar eta eraginkorrak eman dizkigute.”