Bezeroak

Eskerrik asko guztiei!

Gure familia

Agian gure bezeroak ezagunak egingo zaizkizu. Enpresa mota askorekin lan egiteko zortea eduki dugu, baina gehiagorekin lan egin nahi dugu. Gure familiaren parte izan nahi duzu?

 

Gure bezeroen hitzetan…

“Acento definitzen duen ezaugarrietako bat azkartasuna da. Taldeak bezeroaren zerbitzura jartzeko duen azkartasuna eta erraztasuna, eta egoera aztertuz emaitza hoberena eskaintzeko duen gaitasuna asko baloratzen ditut.”

“Hasieratik lan egin dugu Acento-rekin eta esperientzia ezinhobea izan da. Gure ordutegietara moldatzeko ahalmena asko balioesten dugu; gure aldetik denbora minimoa eskaini eta beraiek egiten dute beste guztia. Azkar egiten dute lan, aste batean bideoak prest daude, aldaketak eta guzti eta gainera, prezio lehiakorrekin.”

“Taldearen kalitatea, sormena, eraginkortasuna eta, batez ere, beraien profesionaltasunak ematen didan segurtasuna asko estimatzen dut.”

“Gure bezeroen web orrietako argazkiak egiteko erabiltzen dugu Acento donosTIK-en. Beti ulertzen dute behar duguna. Lana akats-gabea da, bizkorra eta prezio onean. Talde fidagarria da eta hornitzailea ez ezik, balorea eta seriotasuna eskaintzen duen aliatua ere bada.”

“Gehien baloratzen duguna gertutasuna eta konpromisoa da. Batera lanean daramatzagun urte guztietan, beti egon dira prest behar izan dugunean eta erantzun azkar eta eraginkorrak eman dizkigute.”